miércoles, 30 de septiembre de 2009

AURKEZPENA

Nire ustez Proiektuak 3 ikasgaia karrera honetan arkitekto baten lana hobekien irudikatu eta lantzen duen ikasgaia da.

Beraz, aurten arkitekto batek proiektu bat lantzerakoan egiten dituen lanetara gehiago urbiltzea gustatuko litzaidake, geroago karrera amaitzean kanpoan zer aurkituko dugun jakiteko. Horretarako, benetako proiektu bat garatzeko bete behar diren pausoak, betebeharrak, arauak eta egin beharreko planoak hobeto ezagutzea interesgarria iruditzen zait. Azken finean proiektu errealagoak egitea.

Klasean eta gure etxean lan egiteko moduari dagokionez, beste urteetan egindakoa egokia iruditzen zait. Normalean lan taldeak egiten dira proiektu baten hasieran eta ondoren bakoitzak bere proiektua bakarka garatzen dut. Era honetan lan egiteko bi moduak ezagutzen ditugu eta beraietaz ohitu egiten gara. Gainera, talde lanak egiten ditugunean eztabaida interesgarriak sortzen dira.

Bestetik, zuzenkata publikoak egitea onuragarria iruditzen zait, beste lankideei sortzen zaizkien galderak eta akatsak besteentzat lagungarriak izaten direlako. Dena den, klasean edo tailerrean lan egiterako momentuan, irakasleei galderak egitea ere gustatu egiten zait, momentuan sortzen zaizkigun zalantzak hobeto argitu ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario